Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Pelosi, AEBko Ordezkarien Ganberako presidentea, Zelenskirekin bildu da Kieven

Gerra hasi zenetik Ukraina bisitatzen duen maila altueneko agintari estatubatuarra da Pelosi. Ukrainako Gobernuari babes osoa agertzea izan da bisitaren helburua.

Pelosi eta Zelenski Kieven. Argazkia: EFE
Pelosi eta Zelenski Kieven. Argazkia: EFE
Pelosi eta Zelenski Kieven. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nancy Pelosi, Amerikako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako presidentea, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin bildu da Kieven, iragarritako ez zegoen bisita batean, "Ukrainako Gobernuari babes osoa agertzeko".

Ukrainako Presidentziak Twitterren duen kontu ofizialean gaur goizean zabaldutako bideoan, Volodimir Zelenski ageri da Pelosi eta AEBko Kongresuko beste hainbat ordezkariri harrera egiten. Tartean dira Jason Crow, Jim McGovern, Adam Schiff, Gregory Meeks, C Barbara Lee eta Bill Keating.

"Ongi etorriak zarete", esan die Zelenskik eta eskerrak eman dizkie "gure Estatuaren subiranotasuna eta lurralde osotasuna babesteko emandako laguntzagatik".

"Askatasunaren alde egiten ari diren borroka" eskertu die, berriz, Pelosik. "Zuekiko konpromisoari eutsiko diogu borroka amaitu arte" gaineratu du.

Pelosiren bisita ez zegoen iragarrita baina askok espero zuten. Pelosiren bulegoak zabaldutako ohar batean arabera, ordezkaritzak Polonia hegoaldetik eta Varsovia hiriburutik jarraituko du Europara egindako bisita. Ohar horretan ez da jakitera eman noiz izan den bisita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski