Mundua -

Pulitzer sariak

Pulitzer sari berezi bat emango diete Ukrainako kazetariei

Ukrainako berriemaileek herrialde horretan bizi duten gerrari buruz "egiazko informazioa" emateko egunero egiten duten lana nabarmendu du epaimahaiak.

Eraikin bat suntsituta Kieven. Argazkia: EFE
Eraikin bat suntsituta Kieven. Argazkia: EFE
Eraikin bat suntsituta Kieven. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pulitzer sari berezi bat emango diete Ukrainako kazetariei herrialde horretako gerrari buruz egiten ari diren jarraipena nabarmentzeko.

Marjorie Miller Pulitzer Sarien administratzaileak adierazi duenez, "egiazko informazioa" emateko eta Errusiaren "gerra propagandari" aurre egiteko erakutsi duten "konpromisoa" saritu nahi izan dute.

"Bonbardaketak, bahiketak, okupazioa eta heriotzak pairatu dituzte, baina, hala ere, errealitatea zein den erakusteko ahalegina egiten dute egunero", erantsi du Millerrek.  

Bestalde, Pulitzer sari nagusia The Washington Post egunkariak jasoko du Ameriketako Estatu Batuetako Kapitolioan izandako erasoari buruz emandako informazioagatik.

Halaber, The New York Times-i bi golardo emango dizkiote AEBko bertsio ofiziala zalantzan jarri zuten erreportajeengatik.

Argazkilaritzaren atalean, besteak beste, hiru gertakariri lotutako irudiak saritu dituzte: AEBko tropen erretiratzea Afganistandik, Kapitolioko erasoa eta covid-19aren eragina Indian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Kazetariak albisteak Errusia-Ukraina gerra