Mundua -

Indarkeria matxista

Pakistanen eraildako bi ahizpak behartuta joan ote ziren ikertzen ari dira Mossoak

Agenteek aita eta beste senitarteko batzuk galdekatu dituzte Terrassan. Bien bitartean, emakumeen neba batek eta osaba batek hilketa matxista aitortu dute Pakistanen.

Aneesa eta Arooj Abbas, Pakistanen eraildako bi emakumeak. EITB Media
Aneesa eta Arooj Abbas, Pakistanen eraildako bi emakumeak.
Aneesa eta Arooj Abbas, Pakistanen eraildako bi emakumeak. EITB Media

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute Pakistanen eraildako bi ahizpak herrialdera behartuta joan ote ziren argitzeko. Emakumeen aita eta beste senitarteko batzuk galdekatu dituzte azken orduetan. Emakumeak Terrassan (Bartzelona) bizi ziren, baina herrialdera joan ziren behartutako ezkontza bat baliogabetzen saiatzera.

Aneesa eta Arooj Abbass 20 eta 24 urteko ahizpen aitak agenteei esan dienez, alabak etxetik joan zirenetik ez zuen eurekin hitz egin.

Polizia Fiskaltzarekin dago harremanetan, Katalunian egindako ikerketaren harira delitu zantzuren bat atzemateko.

Bien bitartean, emakumeen familiako bi kidek—Muhamed Hanif osaba eta Shehryar Abbas neba aitortu dute bi emakumeak hil zituztela. Beste lau gizon, horiek ere senitartekoak, atxilotuta daude hilketarekin zerikusia dutelakoan.

"Muhammed Hanifek eta Shehryar Abbasek ohoreagatik hil zituztela esan dute, gazteek beste gizon batzuekin ezkondu nahi zuten Espainian", argitu du Akhtar Hussain Pakistanen ikerketaren ardura duen agenteetako batek .

Pakistango Gujrat herrian, Punjab probintzian, egin zuten hilketa. Duela urtebete, lehengusuekin ezkontzera behartu zituzten bi emakumeak. Berriki, bi gizonak Espainiako Estatura emigratze  laguntzeko eskatu zieten Abbass ahizpei, eta hara joateko eskatu. Pakistango Poliziak uste du "amarrua" izan zela dena. Izan ere, hara heltzean emakumeek uko egin zioten bi gizonekin Espainiara itzultzeari; are gehiago, ezkontza bertan behera uztea eskatu zuten.

Ata Ur Rahman Gujrat barrutiko poliziaburuak azaldu duenez, hilketaren lekuan probak eskuratu dituzte eta gizonek "Pakistango legeak aurreikusten duen zigor handiena, heriotza zigorra, jasoko dute".

Terrassako Udalak bi dolu egun (atzo eta gaur) ezarri ditu hilketa matxistagatik. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Pakistan