Mundua -

Ukrainako Gerra

Gazpromek gasa moztu dio Oersted daniarrari eta Alemaniara gasa bideratzen duen Shell Energy Europe taldeari

Gas-iturri hau itxi bada ere, Gazprom ez da Danimarkari eta Alemaniari gasa saltzen dion konpainia bakarra, eta herrialde horietako energia-agentzien arabera, beste bide batzuetatik ari dira gasa sartzen. 

Gazprom konpainia errusiarra. EFE
Gazprom konpainia errusiarra. EFE
Gazprom konpainia errusiarra. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herbehereei, Poloniari, Bulgariari eta Finlandiari gasaren iturria itxi ostean, gaur Gazprom gas-konpainia errusiarrak "erabat" moztu dio gasa Danimarkako energia-talde handiena den Oersted konpainiari eta Alemaniara gasa bideratzen duen Shell Energy Europe taldeari, erregaia errublotan ordaintzeari uko egin diotelako, Gazpromek jakinarazi duenez. 

Gazpromek asteartean aurreratu zuen gaur moztuko ziela gasa bi konpainia horiei, eta gaur iritsi da horren baieztapena. Konpainiak Telegrameko kanalean ohar sendoak argitaratu ditu gaur mozketa horren berri emanez. 

Oersteden kasuan, 2021ean gas-konpainia errusiarrak 1.970 millioi metro kubiko gas hornitu zizkion enpresari; Danimarkan kontsumitutako gasaren bi heren lirateke horiek. 

Gazprom Export eta Shell-en arteko kontratual, bere aldetik, Alemaniari urtean 1.200 milioi metro kubiko gas pasatzea jasotzen zuen. 

Gas-iturri hau itxi bada ere, Gazprom ez da Danimarka eta Alemania gasez hornitzen duen konpainia bakarra eta, herrialde horietako energia-konpainien arabera, beste bide eta konpainia batzuetatik gasa jasotzen jarraitzen dute. 

Errusiaren baldintzak 

Errusiak Ukrainan egindako kanpaina militarraren ondorioz ezarritako zigorrei erantzun gisa, Errusiak "areriotzat" dituen herrialdeetako bezero atzerritar guztiak, hau da, Europar Batasuneko (EB) kide guztiak, besteak beste, Gazpromeko gasa errubloetan ordaintzera behartzen ditu; enpresa batzuek uko egin diote horri.

Vladimir Putin Errusiako agintariak mendebaldeko zigorrak saihesteko asmatutako eskemak Gazprombanken bi kontu berezi irekitzea eskatzen die "lagunkoiak ez diren" herrialdeei.

Kontu batean, jasotako gas errusiarragatik dirua sartu behar dute, eurotan edo dolarretan, gero Moskuko burtsan errublo bihurtzen da diru hori eta bigarren kontura transferitzen da Errusiako dibisa nazionalean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Errusia Eguneko albisteak Albisteak Gas naturala Errusia-Ukraina gerra