Ekonomia -

Ukrainako gerra

Errusiak Poloniatik barrena Europara gasa bidaltzeari utzi dio

Gazprom konpainiak Yamal gasbidearen hornidura eten du, Moskuk Poloniako EuRoPol GAZ enpresari zigorrak ezarri ondoren.

Gazprom konpainiako eraikina San Petersburgon (Errusia). Argazkia: EFE
Gazprom konpainiako eraikina San Petersburgon (Errusia). Argazkia: EFE
Gazprom konpainiako eraikina San Petersburgon (Errusia). Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazprom Errusiako erraldoiak Yamal gasbidearen hornidura eten du Poloniatik barrena, Moskuk bertako EuRoPol GAZ enpresari zigorrak ezarri ondoren, konpainiak berak ohar batean jakitera eman duenez.

"Errusiako Federazioaren presidenteak maiatzaren 3an sinatutako eta Gobernuak maiatzaren 11n berretsitako ebazpenarekin ados, atzerriko zenbait enpresari zigorrak ezarri dizkiete; besteak beste, EuRoPol GAZ Yamal-Europa gasbidearen tarte poloniarreko jabeari", iragarri du Serguei Kuprianov Gazpromeko bozeramaileak.

Yamal-Europa gas-hodi transnazionalak lau herrialde zeharkatzen ditu: Errusia, Bielorrusia, Polonia eta Alemania. Urtean 32.900 milioi metro kubikoko gaitasuna du gasbideak.

Europako kontsumitzaileen eskaera faltaren ondorioz, Europara gasa garraiatzeko azpiegitura ia ez dute erabili azkenaldian, TASS agentzia ofizialaren arabera.

Apirilaren amaieran, Gazpromek gas hornidura "guztiz" eten zien Poloniari (PGNiG) eta Bulgariari (Bulgargaz), errublotan ordaintzeari uko egiteagatik, Vladimir Putin Errusiako presidenteak martxoaren 31n eskatu bezala.

Asteazkenean, Moskuk atzerriko 31 enpresa energetiko zigorren zerrendan sartu zituen, tartean, EuRoPol Gaz; eta, ondorioz, "ezin izango dute gas hornidura prozesuetan parte hartu", Kremlinen arabera. Besteak beste, Alemania, Frantzia, AEB eta Singapurreko konpainiak zigortu dituzte.

Konkretuki, Gazpromen Europako filialak (Gazprom Germania, Gazprom Suiza, Gazprom Marketing & Trading USA) sartu dituzte zerrendan, baita Vemex, Wingas eta EuRoPol GAZ ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Europar Batasuna Europa Errusia albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gasaren krisia Europan Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa