Mundua -

Prentsa askatasuna

Erresuma Batuak Assange AEBra estraditatzea baimendu du espioitza leporatuta epai dezaten

Wikileaksek helegitea aurkeztuko du. 175 urteko kartzela zigorra eskatzen dute Assangerentzat, besteak beste, AEBren gerra krimenak jakitera eman zituzten dokumentu sekretuak filtratzeagatik.

Julian Assangeren aldeko elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE
Julian Assangeren aldeko elkarretaratzea.
Julian Assangeren aldeko elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Priti Patel Erresuma Batuko Barne ministroak Julian Assange AEBra estraditatzea baimentzen duen agindua sinatu du. Assange Wikileaksen fundatzailea da eta AEBk egindako gerra krimenak azaleratzen zituen dokumentu sekretuak filtratu zituen. Assangeren erakundeak helegitea jarriko dio Erresuma Batuko Gobernuaren erabakiari.

Assange alferrik saiatu da Erresuma Batuko auzitegiek AEBra lekualdatzea galarazten, bere osasun ahula eta ezar dakiokeen zigor gogorra argudiatuz.

"Erresuma Batuko auzitegiek ez dute uste Assange estraditatzea erabaki errepresiboa, bidegabea edo prozedurazko abusua denik", eta, beraz, Barne Ministerioak azaldu du, kasu horretan, administrazioaren oniritzia baino ezin zaiola eman lekualdaketari.

Wikileaksen arabera, "egun beltza da prentsa askatasunarentzat eta demokrazia britainiarrarentzat", eta helegitea aurkeztuko dutela baieztatu du. Erakundeak gogorarazi du Assangek 175 urteko kartzela zigorra jaso dezakeela Estatu Batuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Kazetaritza Espioitza