Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Errusiak eta Ukrainak zerealak esportatzeko itsas korridore segurua adostu dute

Akordioaren arabera, Turkia, Ukraina eta NBEko langile koalizio batek alea ontzietan kargatzen dela ikuskatuko dute Ukrainako portuetan, aldez aurretik planifikatutako ibilbide batetik Itsaso Beltza zeharkatu baino lehen.

Erdogan eta Guterres Istanbulen. Argazkia: EFE.
Erdogan eta Guterres Istanbulen. Argazkia: EFE.
Errusiak eta Ukrainak alea berriro esportatzeari ekingo diote, Turkiak eta NBEk gainbegiratuta

0:44

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak eta Ukrainak akordio bat sinatu dute, zerealen esportaziorako itsas korridore segurua martxan jartzeko.

Bilera Istanbulen izan da, eta bertan egon dira Recep Tayip Erdogan Turkiako presidentea, Antonio Guterres Nazio Batuetako idazkari nagusia eta Errusia eta Ukrainako ordezkariak.

Ukrainako hiru portutik (Odesa, Pivdennyi eta Chornomorsk) 22 milioi tona inguru arto, gari eta beste hainbat labore garraiatzea ahalbidetuko die akordioak zama-ontziei.

Serguei Shoigu Errusiako Defentsa ministroak eta Oleksandr Kubrakov Ukrainako Azpiegitura ministroak sinatu dute akordioa Istanbulen, baina sekula ez dira mahaian elkarrekin aldi berean izan.

Zergatik da garrantzitsua zerealaren hitzarmena?
Zergatik da garrantzitsua zerealaren hitzarmena?
Zergatik da garrantzitsua zerealaren hitzarmena?

02:18

Akordioaren arabera, Turkia, Ukraina eta NBEko langile koalizio batek alea ontzietan kargatzen dela ikuskatuko dute Ukrainako portuetan, aldez aurretik planifikatutako ibilbide batetik Itsaso Beltza zeharkatu baino lehen.

Esan bezala, ontziek Itsaso Beltza zeharkatuko dute, Bosforo itsasartera bidean. Turkiako itsasartean, koordinazio zentro bateratua ezarriko dute, Istanbulen. NBE, Ukraina, Errusia eta Turkiako ordezkariek osatuko dute.

NBEren hitzetan, akordioa "munduarentzako lasaitu ederra da"

Era berean, Ukrainan sartzen diren ontziak aztertzeko arduraduna izango da zentroa, armak edo borrokarako materiala garraiatzen ez dutela bermatzeko.

Bestalde, esportazioetan parte hartzen ari diren ontziei edo portuei erasorik ez egiteko konpromisoa hartu dute Errusiak eta Ukrainak.

Turkiako eta Nazio Batuen Erakundeko langileak Ukrainako portuetan izango dira, akordioak babestutako eremuen segurtasuna egiaztatzeko.

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak Istanbulen adierazi duenez, akordioa "munduarentzako lasaitu ederra da", garapen bidean dauden herrialdeentzako bereziki.

"Munduarentzako lasaitu ederra da, sekula baino gehiago behar genuen", esan du Guterresek. Turkia, Ukraina eta Errusia akordioagatik zoriondu ditu.

Aipatutako hiru herrialdeek eta Nazio Batuek aurreko astean bilera bat izan zuten gai horren inguruan hitz egiteko, baina ez zuten akordiorik lortu. Bilera hartan, aste honetan berriro batzeko konpromisoa hartu zuten alderdi guztiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ukraina azken orduko Errusia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Turkia Errusia-Ukraina gerra gaur