Mundua -

Gerra Ukrainan

Donetsk eskualdea ebakuatzeko agindua eman du Zelenskik

Ukrainako presidenteak ziurtatu du pertsona guztiek laguntza osoa izango dutela, logistikoa zein ekonomikoa.

Zelenski, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Zelenski, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Zelenski, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Gobernuak herrialdearen ekialdean dagoen Donetsk eskualdea ebakuatzea erabaki du, azken egunotan eraso militar gogorrak jasan dituelako.

Telegrameko presidentearen kanalean larunbat gauean zabaldutako mezu batean, Zelenskik oraindik egin ez duten biztanleei Donetsk ebakuatzeko erabakia beren kabuz hartzeko eskatu zien, eta laguntza osoa izango zutela ziurtatu zien, logistikoa zein ekonomikoa.

"Fida zaitezte nitaz. Zenbat eta lehenago egin, zenbat eta jende gehiagok utzi Donetsk eskualdea orain, orduan eta denbora gutxiago izango du errusiar armadak pertsonak hiltzeko", azpimarratu zuen, oraindik "ehunka mila pertsona, hamarnaka mila haur, eta askok ez dutela alde egin nahi "onartu ondoren.

Pavlo Kyrylenko Donetskeko administrazio militarreko buruak larunbat honetan jakinarazi duenez, azken hilabetean 662 pertsona hil dira eskualdean errusiarren erasoen ondorioz, eta beste 1.711 zauritu.

Kievek jakinarazi duenez, 50 preso ukrainar hil dituzte Donetskeko Herri Errepublikako kartzela batean, Yelenovkan (Olenivka ere deitua, ukrainarra). Moskuk, berriz, erabat ukatu du erasoa, eta Ukrainari egotzi dio errua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski