Mundua -

Akordioa Errusiarekin

Gaur aterako da Ukrainatik lehenengo ontzia zerealekin

Turkiako Gobernuaren bitartekaritzari esker, 22 milioi inguru tona zerealen esportaziorako ituna sinatu dute Ukrainak eta Errusiak.

Jarkoveko zereal-landa, Ukrainan. Argazkia: EFE
Jarkoveko zereal-landa, Ukrainan. Argazkia: EFE
Jarkoveko zereal-landa, Ukrainan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Gobernuak igande honetan iragarri duenez, litekeena da gaur bertan, astelehenarekin, irtetea Ukrainatik lehenengo ontziak zerealekin, herrialde horretako zerealen esportaziorako korridorearen gainean Errusiarekin akordioa lotu ostean.

"Zamak ontzietan daude, dena prest dago. Arazo txiki batzuk baino ez daude. Lehenengo ontzia bihar goizean (astelehenari erreferentzia eginda) itsasoratu daiteke", esan du Ibrahim Kalin Turkiako Presidentetzarako bozeramaileak Kanal 7 telebista-kateari eskainitako elkarrizketan.

Turkiaren bitartekaritzari esker, joan den uztailaren 22an akordioa sinatu zuten Istanbulen Moskuk eta Kievek. Horren arabera, Ukrainako hiru portutik (Odesa, Pivdennyi eta Chornomorsk) 22 milioi inguru tona zereal esportatuko dira. Ukrainako ontziek eramango dute zama lehergailurik gabeko itsasbide batetik eta, Turkiako Armadako ontziek lagunduta, Bosfororaino joango dira.

Ituna sinatu zutenetik, itsasbide hori koordinatzeko eta kudeatzeko zentro bat dago Istanbulen. Errusiak, Ukrainak, Turkiak eta Nazio Batuek bidalitako 20 bat ordezkari zibil eta militar daude bertan lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Eguneko albisteak Albisteak Turkia Errusia-Ukraina gerra