Mundua -

Suizidioa

"Azken argazkia" kanpaina britainiarrak erakusten du suizidioa ez dela jendeak irudikatzen duen modukoa

Ekimenaren helburua da suizidioaren inguruko estigmez kontzientziatzea, hori ekiditen saiatzeko. Horretarako, aurretiazko seinaleak ikusezinak izan arren, kanpainak suizidioak geldiarazten lagundu nahi du, gaiari buruz gehiago hitz eginez, horrek jendeak laguntza eska dezan lagun dezakeelako.

Webguneaz gainera, hainbat erakusketa publiko egin ditu GKE britainiarrak. Argazkia: CALM
Webguneaz gainera, hainbat erakusketa publiko egin ditu GKE britainiarrak. Argazkia: CALM
Webguneaz gainera, hainbat erakusketa publiko egin ditu GKE britainiarrak. Argazkia: CALM

I. R. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suizidioa osasun publikoko arazo larria da; herrialde guztietan gertatzen den fenomeno globala. Horregatik, "pandemia" hori geldiarazteko asmoz, joan den ekainean, Campaign Against Living Miserably (CALM) GKE britainiarrak "Azken argazkia" kanpaina abiarazi zuen gizarteari erakusteko "suizidak ez diruditela beti suizidak". Horretarako, hainbat pertsonak beren burua hil baino lehen egindako azken argazkiak erakusten dituzte.

Irudi horietan, protagonistak beren egunerokotasunean agertzen dira, urtebetetzeak ospatzen, jaietan, lagunekin eta senideekin txantxetan; irribarretsu, erlaxatuta, axolagabe eta pozik agertzen dira. Horregatik, ekimenak munduari erakutsi nahi dio suizidioaren seinaleak, askotan, ikusezinak direla edo ez direla herritarrek, oro har, imajinatzen duten bezalakoak.

Horrela, CALM-ek pertzepzio faltsu horiekin amaitu nahi du eta suizidioaren inguruko estigma desagerrarazten saiatu. Era berean, gaiari heltzeko eta aurrea hartzen saiatzeko aholkuak eta tresnak ematen ditu; izan ere, "arraroa eta deserosoa badirudi ere, suizidioari buruz hitz egitea izan liteke elkarrizketa garrantzitsuena".

GKE britainiarraren arabera, "hitz egiteak bizitzak salbatzen ditu", eta, beraz, suizidioari buruz berba egitearen alde egiten du, gure bizitzaren zati bat izan dadin eta pertsonek elkarri lagundu ahal izan diezaioten, eta, horrela, estigma hori ezabatu eta laguntza eskatzea ahalbidetu eta normalizatu dadin.

Izan ere, suizidioa da munduan heriotza ez-naturalaren lehen kausa; Euskadin, pertsona bat hiltzen da bi egunean behin (184 guztira, 2020an), eta astean bat Nafarroan (42, 2020an). Espainiako Estatuan, datuak egunean 10 suizidio izateraino igotzen dira; munduan, berriz, pertsona batek bere buruaz beste egitea erabakitzen du 40 segundotik behin. Britainia Handiaren kasuan, 125 pertsona hiltzen dira astean arrazoi horrengatik.

Espainiako Estatuan, Osasun Ministerioak maiatzaren 10ean jarri zuen jokabide suizidari arreta emateko telefono bat (024), 'Dei iezaiozu bizitzari' lelopean. Ordutik, 34.000 dei baino gehiago jaso ditu; horietatik, 1.500 112 larrialdi-zerbitzuetara bideratu zituen, eta, guztira, 585 suizidio identifikatu zituen.

Ministerioaren datuen arabera, telefonoak egunero 300 dei inguru hartzen ditu gaur egun. 024 linea martxan dago eguneko 24 orduetan, asteko zazpi egunetan eta urteko egun guztietan.

Doakoa, irisgarria, berehalakoa eta konfidentziala da, eta adituen laguntza du jokabide suizida duten pertsonei, senideei eta gertukoei laguntzeko eta, beharrezkoa izanez gero, arrisku handiko egoera konplexuetan esku hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Munduko Osasun Erakundea Argazkigintzako azken berriak