Mundua -

IKERKETA

Kanadan 10 pertsona hiltzea leporatutako bi susmagarriak hil dira

Polizia Myles eta Damien Sanderson anaien bila ari zen, igandean 10 lagun hil eta 15 zauritu izana egotzi baitzieten. Autopsiek heriotzen arrazoiak zehaztuko dituzte.

Labankadak izan ziren tokietako bat. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Labankadak izan ziren tokietako bat. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Labankadak izan ziren tokietako bat. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanadan labankadez 10 pertsona hiltzeagatik susmagarriak ziren anaiak hil egin dira.

Myles Sanderson, 30 urtekoa, asteazken honetan atxilotu dute, labankaden eremutik 100 km hego-mendebaldera. Atxiloketaren ondoren hil da.

Poliziaren iturrien arabera, "larrialdi mediko" bat izan da heriotzaren arrazoia. Tokian tokiko hedabideek, berriz, uste dute "bere buruari egindako zauri batzuen ondorioz" hil dela. Autopsiak heriotzaren arrazoiak zehaztuko ditu.

Bere anaia nagusi eta konplize akusatua, Damien Sanderson, 31 urtekoa, hilda aurkitu zuten astelehenean belardi batean. Polizia ikertzen ari da bere anaia txikiak hil ote duen.

10 pertsona hil, eta 15 zauritu zituzten igande honetan Kanadako 13 tokitan labankada batzuk izan ondoren, batez ere, biztanle gutxiko komunitate indigena batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Gaurko titularrak Albisteak Kanada albisteak