Mundua -

ITALIA

Hauteskunde eguna da gaur Italian

Herrialdeak atzean utziko du Draghiren aroa, eta, iragarpenak betetzen badira, eskuindarrak izango dira garaile, Giorgia Meloni ultraeskuindarra burua izanik.

Salvini, Berlusconi eta Meloni atzo, kanpaina amaieran. Argazkia: EFE.
Salvini, Berlusconi eta Meloni atzo, kanpaina amaieran. Argazkia: EFE.
Hauteskundeak izango dira bihar Italian eta inkestek garaile ematen dute Georgia Meloni ultraeskuindarra

01:30

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde eguna da gaur, irailak 25, Italian, eta koalizio eskuindarrari garaipena aitortzen diote iragarpenek.

Ia 51 milioi italiar daude bozkatzera deituta, 07:00etan hasi eta 23:00etan amaituko den hauteskunde-jardunaldian. 600 parlamentari hautatuko dira; 400 diputatu eta 200 senatari.

Zundaketen iragarpenak betetzen badira, koalizio eskuindarrak botoen gehiengoa lortuko du, eta Giorgia Meloni ultraeskuindarra izango da errepublikako hurrengo presidentea.

Meloni Fratelli d'Italia alderdiko buru da, eta immigrazioaren kontrako edo familia tradizionalaren aldeko mezuak dira bere kanpainaren oinarri nagusiak.

Matteo Salvini, Liga alderdi politikoaren burua, eskuindarren aliantzako bigarren protagonista handia da.

Silvio Berlusconi da eskuindar-aliantza horren hirugarren protagonista. Forza Italiaren buru da, nahiz eta bere postua kolokan jarri duten azken urteotan diren izan diren eskandaluek, hala nola delitu ekonomikoak eta jai polemikoak.

Ezkertiar frontea Europa Verde, Sinistra Italiana eta Impegno Civico alderdiek osatzen dute. Enrico Letta lehen ministro ohia ezkerreko indarrak batzen saiatu zen Alderdi Demokratikoaren (PD) baitan, baina ekimena ez zen aurrera eraman, alderdien artean akordiorik lortu ez zelako. Azken alderdi horrek botoen % 20 lortu nahi du, baina ez litzateke nahikoa izango gobernura sartzeko.

Atzetik Movimento 5 Stelle (M5S) dago. Giuseppe Conte lehen ministro ohia da burua, eta kanpainaren hasieratik argi utzi zuen alderdiak "libreki" jokatuko zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Alderdi politikoak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Italia Hauteskundeak gaur Ultraeskuineko alderdi politikoak