Itxi

Mundua

Gasa

Nord Stream gasbidearen kalteak "nahita egindako ekintzen ondorio" dira, EBren arabera

Agentziak | EITB Media

Estatu kideek ohartarazi dute "modu bateratu eta sendoan" erantzungo dutela beren teoria frogatzen bada.

0:20
Burbuilak Baltikoan. Agentzietako bideo batetik ateratako irudi.

Europar Batasunak uste du Errusia eta Europa Erdialdea Baltikotik lotzen dituzten Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan izandako ihesak "nahita egindako ekintzen ondorio" direla, eta ohartarazi du "modu bateratu eta sendoan" erantzungo duela bere teoria frogatzen bada.

Adierazpen bateratu batean, EBko estatuak kezkatuta agertu dira, eta sabotaje bat dela uste dute. Komunikatuan diotenez, eskura dagoen informazio guztiak "adierazten du ihesak nahita egindako ekintza baten emaitza direla", eta, horregatik, gertatutakoa argitzen duen edozein ikerketarekin konpromisoa hartu dute.

"Europako azpiegitura energetikoa nahita etetea guztiz onartezina da, eta erantzun sendoa eta batua emango du", ohartarazi du. Gaineratu duenez, segurtasuna eta ingurumenaren gaineko kezkak "lehentasun handikoak" dira. Gertakari horiek "ez dira kointzidentzia bat", eta europar guztiei eragiten diete.

Danimarkako agintariek gas isuri bat antzeman zuten gasbidean, Bornholmen. Ordu batzuk geroago, bestalde, itsaspeko gasbidearen presioan beherakada antzeman zuten.

Danimarkaren ustez, "zaila da imajinatzea" ihesak "ustekabekoak izatea". Teoria horrekin bat egin zuen Poloniak ere. Errusiak ez du aukerarik baztertzen. Suediako sismologoek baieztatu dute leherketak izan zirela ordu batzuk lehenago inguru horretan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena