Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Dumak berretsi egin du Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia lurralde ukrainarrak Errusiara batzea

Kherson eta Zaporizhiaren kasuan, Kremlinek herritarrei kontsulta egingo die mugak zehazteko. Bitartean, Errusiak okupatutako lurraldeak berreskuratzeko Ukrainaren kontraerasoak aurrera jarraitzen du Kherson probintzian.

Gizon bat Moskuko Duma estatal errusiarraren eraikinaren aurrean. EFE
Gizon bat Moskuko Duma estatal errusiarraren eraikinaren aurrean. EFE
Gizon bat Moskuko Duma estatal errusiarraren eraikinaren aurrean. EFE

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dumak edo Errusiako diputatuen ganberak aho batez berretsi du astelehen honetan Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia lurralde ukrainarrak Errusiara batzea, ordura arte tropa errusiarrek partzialki okupatuta baitzeuden. Joan den astean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Errusiako lurraldearen parte zirela adierazi zuen.

Anexio dokumentuak ostiralean sinatu ziren arren, Dumak oraindik ez zuen horri buruzko adierazpenik egin. Itun horien arabera, aurrerantzean lurralde horietako mugak Errusiaren kanpo-muga gisa agertuko dira.

Dmitri Peskov Errusiako Presidentetzako bozeramaileak esan du Kherson eta Zaporizhiako herritarrekin zehaztuko dutela mugak zeintzuk izango diren. Kremlineko ordezkariaren arabera, Errusiak Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliken mugak onartzen ditu, 2014an, Ukrainako gatazka hasi zenean, ezarritakoak oinarri hartuta; Khersonen eta Zaporizhian, berriz, "eskualde horietako herritarrei kontsultatzen jarraituko dugu".

Donetsk eta Luhansk errepublika bihurtuko dira, eta Kherson eta Zaporizhia, eskualde. 

Errusiako tropek atzera egin dute Ukraina hegoaldean ere, baina Kievek zuhurtzia eskatu du

Errusiak okupatutako lurraldeak berreskuratzeko Ukrainaren kontraerasoa Kherson probintzian hasi da, Kremlinek joan den astean anexionatutako lau lurraldeetako batean.

Errusiak onartu egin du Ukrainako Armadak aurrera egin duela Kherson eskualdean. Azaldu duenez, errusiarren defentsa-lerro batzuk haustea lortu dute eta, errusiarren eta errusiazaleen indarrak defentsa-posizio berrietara atzera egitera behartu ditu.

"Zolota Balka eta Oleksandrivka aldera sartzea lortu du aurkariak, tanke-unitate ugarirekin", esan du Igor Konashenkov Errusiako Defentsa bozeramaileak. Bi herriak Kherson hiritik 130 kilometro ipar-ekialdera daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina gaur Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra