Mundua -

Gerra Ukrainan

Ukrainako Armadak aurrera egin du hegoaldean, eta Errusiak atzera-egitea onartu, eta droneekin eraso dio

Ukrainar tropek aurrera egin dute Kherson eskualdean. Hegoaldean, Kharkiv probintzia erabat askatzeko bidean daude, eta Luhansk barrutian ere, herrialdeko ekialdean, aurrerapenak izan dituzte.

Ukrainako Armadak aurrera egiten jarraitzen du. Argazkia: EFE.
Ukrainako Armadak aurrera egiten jarraitzen du. Argazkia: EFE.
Ukrainako Armadak aurrera egiten jarraitzen du. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak Ukrainako zati batzuk anexionatzea erabakita eta anexioa gauzatuta, ukrainar armadak horren aurreko erronkari eusten jarraitu dio asteazkenean. Herrialdeko hegoaldean eta ekialdean, ukrainarrek aurrera egin dute, eta Moskuk onartu egin du atzera egin duela; hori bai, adierazi du tropak berriro batzeko mugimendua dela. Bitartean, Kiev hiritik gertu, Errusiak erasoak egin ditu droneak baliatuta.

Ukrainar tropek aurrera egin dute Kherson eskualdean. Hegoaldean, Kharkiv probintzia erabat askatzeko bidean daude, eta Luhansk barrutian ere, herrialdeko ekialdean, aurrerapenak izan dituzte. "Luhanskeko askapena abian da", iragarri du Telegramen Sergiy Gaydayk, eskualdeko administraritza militarreko arduradunak berak. Esan duenez, Ukrainako armadak zenbait kokaleku askatu ditu.

Zazpi hilabeteko gerraren ostean, ukrainarrek itxaropentsu ikusten dute tropen erasoaldia
Zazpi hilabeteko gerraren ostean, ukrainarrek itxaropentsu ikusten dute tropen erasoaldia
Zazpi hilabeteko gerraren ostean, ukrainarrek itxaropentsu ikusten dute tropen erasoaldia

1:10

Gaydayk ihes egiteko deia egin die Errusiak okupatutako lurraldeetako biztanleei, hastear dauden borroketan biktimak saihesteko.

Luhansken aurrera eginda, Ukrainak erakutsi du Errusiak anexionatutako lurraldeak ez daudela Moskuren kontrolpean.

Ukrainako Armadak esan du errusiar soldaduak ihes egiten ari direla, baina Moskuk dio Khersonen indarrak biltzen ari direla, ondoren eraso egin ahal izateko.

Errusiar Armadak ohartarazi du "berreskuratu" egingo dituela galdutako hiriak, eta, bien bitartean, "drone kamikazeekin" ari dira eraso egiten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Ukraina azken orduko Errusia berriak Vladímir Putin albisteak Gaurko titularrak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Zelenski albisteak