Itxi

Mundua

FIFA-ren aurkako protesta

Alemaniako hamaika jokalariek ahoa estali dute Qatarren, LGTBI+ kolektiboari babesa emateko debekuagatik

EITB MEDIA

Alemaniako selekzioaren hamaikakoak, komunikabideen aurrean egin ohi den argazkian, keinu hori egin du. Helburua FIFAren aurka protesta egitea izan da; FIFAk ez die baimena eman taldeetako kapitainei LGTBI+ gizataldearen aldeko besokorik eraman dezaten.

  • Alemaniako hamaikakoa, protestan. Argazkia: EFE.

    Alemaniako hamaikakoa, protestan. Argazkia: EFE.

Alemaniako selekzioak asteazkenean Japoniako selekzioaren aurka zelairatu duen hasierako hamaikakoaren jokalari guztiak ahoa estalita jarri dira argazkilarien aurrean taldeek egiten duten argazkirako elkarrekin ipini direnean. Protesta izan da hori, eta horren helburua izan da salatzea FIFAk ez diela baimena eman taldeetako kapitainei LGTBI+ gizataldearen aldeko besokorik eraman dezaten.

FIFAk ohartarazi duenez, "One Love" elkarteak proposatutako besokoa aldean eramatea erabakitzen duten jokalariek zigorra jasoko dute. Besoko horren xedea da protestatzea giza eskubideek Qatarren duten egoeragatik, bereziki LGTBI+ kolektiboak duen egoeragatik.

Manuel Neuer Alemaniako atezain eta kapitainak asmoa omen zuen ortzadar besokoa eramateko. Hala, jokalariek keinua egin dute, protesta gisa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena