Mundua -
Argentina
Sei urteko kartzelarekin eta biziarteko gaitasungabetzearekin zigortu dute Cristina Fernandez ustelkeriagatik
Argentinako presidenteordea ez dute kartzelan sartuko karguan jarraitzen duen bitartean. Bidelan batzuen esleipenetan izandako irregulartasunengatik zigortu dute.
Agencias | EITB Media
Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteordeari sei urteko espetxe zigorra ezarri diote, Nestor Kirchner senarra zenaren agintaldian eta bere agintaldian, 2003tik 2015era, Santa Cruz probintziako bidelan batzuen esleipenetan izandako irregulartasunengatik.
2019ko maiatzean hasitako prozesuaren epaian, Buenos Airesko Ahozko Auzitegi Federalak ere kargu publikoak betetzeko betiko desgaikuntza zigorra ezarri dio presidente ohiari. Epaiketa ezbaian jarri du ezkerrak, presidenteordearen kontra erabilitako frogengatik.
Fernandez de Kirchner, ordea, ez da kartzelan sartuko, presidenteordea izateagatik foruak dituelako. Gainera, epaia ez da irmoa, eta helegitea aurkeztu daiteke. Presidenteordea, gainera, oraindik hautagai izan liteke datozen hauteskundeetan, balizko errekurtsoa ebazten ez bada.