Mundua -

Protestak

Taraneh Alidoosti aktore irandarra atxilotu dute istiluak "sustatzea" leporatuta

'Hamshari Online' hedabidearen arabera, "eduki faltsuak eta nahasgarriak zabaltzeagatik, istiluak sustatzeagatik eta Irainen aurkako mugimenduak babesteagatik" atxilotu zuten.

Taraneh Alidoosti. Argazkia: EFE
Taraneh Alidoosti. Argazkia: EFE
Taraneh Alidoosti. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Taraneh Alidoosti aktore irandarra, herrialdeko aktore onenetako bat, atxilotu egin dute istiluak sustatzea leporatuta, bertako hedabideek azaldu dutenez.

Hamshari Online hedabidearen arabera, "eduki faltsuak eta nahasgarriak zabaltzeagatik, istiluak sustatzeagatik eta Irainen aurkako mugimenduak babesteagatik" atxilotu zuten.

Tarane Aliddostik (Teheran, 1984) hamaika sari jaso ditu, eta "The Salesman" ("Forushandeh" pertsieraz) filmaren protagonista izan zen, 2017an atzerriko pelikula onenaren saria jaso zuenarena.

Mahsa Aminiren heriotzarekin lotutako protesten harira izan da atxiloketa. Moralaren Poliziak atxilotuta hil zen Amini belo islamikoa gaizki jantzita edukitzeagatik, eta horrek protesta oldea piztu zuen Errepublika Islamikoan.

Hiru hilabeteko protestaldiak 400dik gora hildako eta milaka atxilotu utzi ditu, eta agintariak atxilotuetako batzuk urkatzen hasi dira, mobilizazioak gelditzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aktoreak argazkiak Eguneko albisteak Iran argazkiak Azken ordukoa protestak