Mundua -

Hego Amerika

Jada 25 dira Perun hildakoak larrialdi egoera ezarri zutenetik

Manifestariek Kongresua desegitea eta hauteskunde orokorrak deitzea eskatzen diote Dina Boluarte presidenteari.

Peruko protestetan hildakoen omenezko ekitaldi bat. Argazkia: Efe
Peruko protestetan hildakoen omenezko ekitaldi bat. Argazkia: Efe
Peruko protestetan hildakoen omenezko ekitaldi bat. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peruko agintariek berritu egin dute Pedro Castillo kargugabetu eta atxilotu ostean hasi ziren manifestazioetan hildakoen kopurua, eta 25era igo dute.

Ayacuchoko aireportuan izandako istiluetan beste pertsona bat hil dela jakinarazi dute osasun arduradunek. Aireportua indarrez hartzen saiatu dira manifestariak, eta Indar Armatuak oldartu zaizkie.

Abenduaren 7an estatu kolpe saiakeragatik Castillo kargugabetu eta atxilotu ostean, manifestariek Kongresua desegiteko eta hauteskunde orokorrak deitzeko eskatzen diote Dina Boluarte presidenteari.

Peruko Gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen herrialde osoan 30 egunerako Castilloren aldeko protestei erantzuteko neurri gisa. Era berean, Armadak kalera ateratzeko eskubidea du herrialdeko puntu estrategikoak babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko titularrak Latinoamerikako azken ordukoa Protestak gaur Peru albisteak