Mundua -
Sarraskia Iraken
70 pertsona hil dira Iraken, xiiten kontrako erasoetan
Guztira 21 leherketa baina gehiago izan dira Bagdaden eta Irakeko Kerbala, Balad, Haswa eta Hilla herrietan.
Erredakzioa
21 bonba baino gehiagok eztanda egin dute gaur Bagdaden eta Irakeko Kerbala, Balad, Haswa eta Hilla herrietan, xiiten kontra egindako erasoetan. Guztira 70 pertsona baino gehiago hil dira, iazko urtarriletik indarkeriaz betetako egunik okerrena izan den honetan.
Leherketak xiita asko bizi diren guneetan izan dira. Dirudienez, Bagdaden ekitaldi erlijioso batean parte hartzen ari ziren xiitak. Gutxienez 30 pertsona lau leherketen ostean hil dira, Musa al Kadhim xiita (Mahoma profetaren biloba) hil zenaren urteurrena ospatzen ari zirenean.
Gainera, auto bonba batek meskita xii baten aurrean eztanda egin du, eta beste leherketa bat Kadhimiya auzoko tenplu baten inguruan zeuden dendetan izan da, bertan deskantsatzen ari ziren erromesak zeuden, Bagdadeko iparraldean.
21 bonba baino gehiagok eztanda egin dute gaur Bagdaden eta Irakeko Kerbala, Balad, Haswa eta Hilla herrietan, xiiten kontra egindako erasoetan. Guztira 70 pertsona baino gehiago hil dira, iazko urtarriletik indarkeriaz betetako egunik okerrena izan den honetan.Leherketak xiita asko bizi diren guneetan izan dira. Dirudienez, Bagdaden ekitaldi erlijioso batean parte hartzen ari ziren xiitak. Gutxienez 30 pertsona lau leherketen ostean hil dira, Musa al Kadhim xiita (Mahoma profetaren biloba) hil zenaren urteurrena ospatzen ari zirenean. Gainera, auto bonba batek meskita xii baten aurrean eztanda egin du, eta beste leherketa bat Kadhimiya auzoko tenplu baten inguruan zeuden dendetan izan da, bertan deskantsatzen ari ziren erromesak zeuden, Bagdadeko iparraldean.