Mundua -
Bigarren itzulia
Presidentetzarako hauteskundeetako azken eguna Egipton
Mohammed Mursi islamistaren eta Ahmed Shafiq Mubaraken lehen ministro ohiaren artean erabaki behar dute egiptoarrek.
Erredakzioa
Presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzuliko bigarren eta azken eguna dute egiptoarrek. Mohammed Mursi islamistaren eta Ahmed Shafiq Mubaraken lehen ministro ohiaren artean erabaki beharko dute.
Atzo, uste baino parte-hartze txikiagoa izan zen. Gainera, Hatmen Bagato Presidentetzarako Hauteskunde Batzordearen idazkari orokorrak iruzurra salatu zuen eta dagoeneko Justizia gertatutakoa ikertzen hasi da. Zehazki, mahaietako kideek boza emateko eskaintzen zituzten boligrafoak aipatu dituzte, tinta erraz ezabatzen zela salatu baitzuten askok.
Maiatzaren 23an eta 24an egin ziren hauteskundeetako lehen itzulian Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaiak irabazi zuen, bozen % 24,7 eskuratuta. Shafiqek, ordea, bozen % 23,66 lortu zituen.
Presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzuliko bigarren eta azken eguna dute egiptoarrek. Mohammed Mursi islamistaren eta Ahmed Shafiq Mubaraken lehen ministro ohiaren artean erabaki beharko dute.Atzo, uste baino parte-hartze txikiagoa izan zen. Gainera, Hatmen Bagato Presidentetzarako Hauteskunde Batzordearen idazkari orokorrak iruzurra salatu zuen eta dagoeneko Justizia gertatutakoa ikertzen hasi da. Zehazki, mahaietako kideek boza emateko eskaintzen zituzten boligrafoak aipatu dituzte, tinta erraz ezabatzen zela salatu baitzuten askok.Maiatzaren 23an eta 24an egin ziren hauteskundeetako lehen itzulian Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaiak irabazi zuen, bozen % 24,7 eskuratuta. Shafiqek, ordea, bozen % 23,66 lortu zituen.