Mundua -

AEB

Hilda aurkitu dute Monterey Parkeko tiroketaren ustezko egilea

Larunbatean hamar pertsona hil zituen gizonarekin lotuta omen dago Poliziak aurkitu duen furgoneta zuria. Bi bala zulo zituen gidariaren leihoak, eta bolante gainean hilotz zegoen susmagarria.

Ustez erasoarekin zerikusia duen furgoneta. Argazkia: EFE
Ustez erasoarekin zerikusia duen furgoneta. Argazkia: EFE
Hilik aurkitu dute Monterey Parken 10 lagunen heriotzaren ustezko egilea

0:41

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hamar lagun hil eta beste horrenbeste zauritu ditu gizon batek Monterey Parkeko (Los Angeles ekialdean) dantzaleku batean, Urte berri txinatarraren ospakizunetan.

Zaurituak ospitalera eraman dituzte; batzuk larri eta beste batzuk arin zaurituta.

Poliziak, bestalde, furgoneta zuri bat aurkitu du, susmagarriarekin lotuta omen dagoena. Ibilgailua inguratu eta tiroka hasi dira, Los Angeles Times egunkariak aipatutako iturrien arabera.

Bi bala zulo zituen gidariaren leihoak, eta bolante gainean hilotz zegoen susmagarria.

Aitzitik, Poliziak jakinarazi du bere buruaz beste egin duela hiltzaileak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Arrazismoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Giza hilketak