Mundua -

Gerra Ukrainan

Tankeen bidalketa eskertu du Ukrainak, baina gerra hegazkinak nahi ditu orain

Ukrainako Atzerri ministro Dimitro Kuleba Poloniarekin esker oneko agertu da "Leopard 2 tankeen bidalketa iragarri zuen lehen herrialdea izan zelako", eta horrek bide eman ziolako "tankeak bidaliko dituzten herrialdeen koalizioari".

Tankeen bidalketa eskertu du Ukrainak. EFEren artxiboko argazkia
Tankeen bidalketa eskertu du Ukrainak. EFEren artxiboko argazkia
Tankeen bidalketa eskertu du Ukrainak. EFEren artxiboko argazkia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Gobernuak eskerrak eman dizkie herrialde aliatuei errusiarren aurkako borrokaldirako tankeak bidaltzeagatik, baina ohartarazi die gerrarako hegazkinak behar dituztela orain.

Twitter bidez zabaldutako mezu batean, Ukrainako Atzerri ministro Dimitro Kuleba Poloniarekin esker oneko agertu da "Leopard 2 tankeen bidalketa iragarri zuen lehen herrialdea izan zelako", eta horrek bide eman ziolako "tankeak bidaliko dituzten herrialdeen koalizioari".

Dena den, aurrera begira dituzten egitekoak ere hartu ditu mintzagai: Gerrarako hegazkinak, zigorrak, Bakearen Formularen inplementazioa...

"Gure aliatu poloniarrekin etengabe ari gara lanean Ukraina eta Poloniaren arteko lotura indartzeko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia berriak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Polonia azken ordukoa