Mundua -

Lurrikarak

Haur bat eta haren gurasoak bizirik aurkitu dituzte Turkian, lurrikaratik 12 egunera

12 egun bete dira Turkia eta Siria astindu zituzten lurrikara-sortak izan zirenetik, eta mirariak oraindik izaten ari dira: adingabe bat eta haren gurasoak bizirik atera dituzte hondakinen azpitik Antakya hirian. Zoritxarrez, ospitalerako bidean, umea hil egin da.

Erreskate-operazioak Antakya hirian, Turkian. Argazkia: EFE
Erreskate-operazioak Antakya hirian, Turkian. Argazkia: EFE
Erreskate-operazioak Antakya hirian, Turkian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ume bat eta haren gurasoak bizirik erreskatatu dituzte Turkiako lurrikarak eragindako hondakinen azpitik, 12 egun bertan harrapatuta egon ostean, 296 ordu, zehazki. Adingabea, ama eta aita bizirik atera dituzte Antakyako hirian, behera etorritako eraikin baten azpitik, Turkiako hegoaldean. Zoritxarrez, ospitalerako bidean, haurrahil egin da. 

Turkiako Gobernuaren arabera, 40.000 pertsonatik gora hil dira joan den otsailaren 6an Turkia eta Siria astindu zuten lurrikara sorten ondorioz. Sirian, berriz, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte.

Suleyman Soylu Turkiako Barne ministroak adierazi duenez, lurrikarek kaltetutako 10 probintziatan 13 milioi kaltetu baino gehiago izan dira. Bizirik egon daitezkeen pertsonak aurkitzea eta erreskatatzea da lehentasuna, orduak aurrera egin ahala, itxaropena murriztuz doan arren.

Soyluk zehaztu duenez, 264.000 langile dabiltza lanean (bilaketa eta erreskate lanetan, medikuak, poliziak), eta hegazkinak, helikopteroak eta ontziak ere mobilizatu dituzte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Turkia Lurrikarak Hondamendi naturalen biktimak Siria