AEB-ko Hauteskundeak -
Hauteskundeak AEB
Michelle Obamak bat egin du kanpainarekin Pinterest bidez
AEBetako presidentearen emazteak Pinterest sare sozialean profil bat ireki du. Horren bidez, argazkiak partekatzen ditu mundu guztian zehar dauden erabiltzaileekin.
Erredakzioa
Sare sozialak erreminta boteretsu bihurtu dira AEBetako hauteskundetako hautagaiak promozionatzeko. Michelle Obama izan da hauetara batu den azkena, Pinterest-en kontu bat eginez.
Barack Obamaren emazteak, Obamaren kanpaina-arduradunen aholkuei jarraituz, sare sozialean profila ireki du. Horren bidez, berak zein kanpaina arduradunek igotako argazkiak mundu osoko erabiltzaileekin partekatu eta komentatu ahalko ditu.
Michelle Obamak berak bere inizialekin sinatuko du argazki bat sare sozialera igo eta iruzkinak idazten dituen bakoitzean. Hala ere, kanpainako langileen ardura izango da Michelle Obamaren profila eguneratzea.
Une honetan, Michelle Obamaren profilean, hiru argazki-bilduma ikus daitezke: "Etxe Zuriaren inguruan", "Oroitzapen onak" eta "Aitaren eguna". Argazki-bilduma hauetan, iruzkin ugari irakur daitezke, besteak beste, "aitaren zale hoberenak gara, gaur eta beti" esaten duena, Obama familiaren aurpegi hurrekoagoa erakutsiz.
Sare sozialak hautagaien ospea neurtzeko barometro onak dira. Michelle Obamak, esaterako, 30.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Pinteresten.