Mundua -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Ukrainako gerra, Osakidetzako lan eskaintza eta suhiltzaileen legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ukrainako gerra: Ukrainako gerra hasi zela urtebete beteko den honetan, inoiz ez bezalako jarraipen informatiboa egingo du EITBk, informazioa bertatik bertara biltzen. Izan ere, hilaren 24an beteko da urtebete Ukrainako inbasioa hasi zenetik, eta EITBko hedabide guztiek jarraipen zabala egingo diote herrialde horrek bizi duen egoerari.
- Osakidetzako lan eskaintza: Osakidetzaren lan eskaintza publikoan izena emateko epea zabalduko da gaur. 2020an, 2021ean eta 2022an EHAAn argitaratu eta hutsik geratu ziren postuak ez ezik, Egonkortzeko LEParen plazak ere eskainiko dituzte; guztira, 7.639 —Euskal Osasun Sisteman inoiz izan den lanpostu kopuru handiena—.
- Suhiltzaileen legea: Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Euskadiko prebentzio, su-itzalketa eta salbamendu zerbitzuen lege-proiektua aurkeztuko du, Gobernu Kontseiluaren ostean.