Mundua -

Goi-bilera Indian

G20ko Finantza ministroek ez dute Ukrainaren inguruko akordiorik erdietsi

Herrialde gehienek, Txina eta Errusia salbu, Ukrainako inbasioa gaitzetsi dute, eta gatazka horri egotzi diote inflazioa hazi, banaketa-kateak eten eta janari eta energia alorrean segurtasun falta egon izana.

Christian Lindner Alemaniako Finantza ministroa eta Alemaniako Banku Federaleko presidentea. EFE
Christian Lindner Alemaniako Finantza ministroa eta Alemaniako Banku Federaleko presidentea. EFE
Christian Lindner Alemaniako Finantza ministroa eta Alemaniako Banku Federaleko presidentea. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20ko Finantza ministroek kale egin dute larunbat honetan Indiako Bangalore hirian egiten ari diren goi-bileran, eta ez dute Ukrainako gerrari eta nazioarteko ekonomiaren gaineko eragin ezegonkortzaileari buruzko akordiorik lortu. Ukrainako inbasioaren lehenengo urteurrenarekin bat egin du G20ko bilera horrek.

Indonesian iaz izandako goi-bileran adostu zuten bezala, kide gehienek "irmo" gaitzetsi dute Ukrainako gerra, eta horrek nazioarteko ekonomian izandako eragina, Finantza ministroen bileren ostean zabaldutako laburpenen arabera.

Ostiralaz geroztik Indiako Bangalore hirian bilduta daude G20ko Finantza ministroak, Ukrainako inbasioaren eta zorraren kontrolaren inguruko jarrera bateratua adostu nahian.

Herrialde gehienek, Txina eta Errusia salbu (beste bi herrialderekin batera, bileran modu presentzialean egon ez ziren biak), Ukrainako inbasioa gaitzetsi dute, eta gatazka horri egotzi diote inflazioa hazi, banaketa-kateak eten eta janari eta energia alorrean segurtasun falta egon izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nazioartea Ukraina Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak India Errusia-Ukraina gerra