Mundua -

Ekialde hurbila

Israelek eta Palestinako Agintaritzak tentsioa arindu eta itunak suspertzeko konpromisoa hartu dute

Israelgo biztanleentzako segurtasun bermeen truke, Israelek Palestinako Aginte Nazionalari agindu dio ez duela eztabaidatuko datozen lau hilabeteetan kokaleku unitate berriak ezartzea, eta etxebizitza berrien eraikuntza bertan behera utziko duela datozen sei hilabeteetan.

Palestinar zibilek gas negar-eragilearen granadak bueltan soldadu israeldarrei botatzen. EFE.
Palestinar zibilek gas negar-eragilearen granadak bueltan soldadu israeldarrei botatzen. EFE.
Palestinar zibilek gas negar-eragilearen granadak bueltan soldadu israeldarrei botatzen. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek eta Palestinako Agintaritzak lankidetza-akordioak berraktibatzea aztertzeko plan bat adostu dute igande honetan, bai eta datozen hiru eta sei hilabeteetan eskualdeko tentsioa larriagotu dezaketen aldebakarreko neurriak hartzeari uko egin ere, tentsioa eta indarkeria arintze aldera. 

Hori izan da Jordaniako Aqaba hirian igande honetan egindako bosterako segurtasun goi-bileraren emaitza nagusia. Bertan parte hartu dute Israelgo, Palestinako Agintaritzako, Ameriketako Estatu Batuetako, Egiptoko eta Jordaniako inteligentzia arduradunek eta Abdala II.a Haxemiko erresumako erregea eta anfitrioiak. 

Berrezartzea adostu dituzten ituten artean dago Palestinako Aginte Nazionalaren eta Israelen arteko segurtasun akordioa. Duela ia hilabete hautsi zuen azken aldiz akordio hori,  Palestinako Gobernuak hautsi ere, Israelek Yeninen, Zisjordaniako iparraldean, egindako eraso batean bederatzi pertsona hil zituelako.

"Elkarrizketa integral batzuen ostean, parte hartzaileek iragarri dute Israelgo eta Palestinako aldeek euren arteko aurretiazko akordio guztiekin eta bake justu eta iraunkor baten alde lan egiteko konpromisoa berretsi dutela", Petra Jordaniako albiste-agentzia ofizialak bileraren amaieran jakinarazi duenez.

Israelgo biztanleentzako segurtasun bermeen truke, Israelek Palestinako Aginte Nazionalari agindu dio ez duela eztabaidatuko datozen lau hilabeteetan kokaleku unitate berriak ezartzea, eta etxebizitza berrien eraikuntza bertan behera utziko duela datozen sei hilabeteetan.

Hala ere, berri agentziek zabaldu dutenez, Israelgo goi mailako iturri politiko batek zehaztu du, ez dela aldaketarik izango "bederatzi asentamendu irregular erregularizatzeko eta Zisjordanian 9.500 etxebizitza berri eraikitzeko erabakiari dagokionez".

Une honetan, Israelgo kokaguneen plangintzarako batzordea hiru hilabeteko deliberazio-aldian dago, lurralde okupatuko kokaguneei buruzko etorkizuneko erabakiei dagokienez, eta horri buruzko azken erabaki bat elkarrizketa horien bilakaeraren mende geratuko litzateke, joan den astean Israelgo iturri diplomatikoek elkarrizketa horiei buruz azaldu zutenez.

Gainerakoan, hemendik hilabete baino gutxiagora, Ramadana hasi aurretik, berriro biltzea adostu dute aldeek, oraingoan, Sharm el Sheij  hirian, Egipton, egindako aurrerapenak aztertzeko.

Urte hasiera oso bortitza

Bilera bi aldeen arteko tentsio-une betean gertatu da. Igande honetan, esaterako, bi israeldar hil dituzte Zisjordania okupatuko iparraldean tiroz, 

Tentsio eta indarkeria bolada horrek urte hasiera bortitzena ekarri du 2000tik. Bi hilabete baino gutxiagoan, 62 palestinar hil dira Palestinaren eta Israelen arteko gatazkan, hein handi batean ia egunero Israelek herri palestinarretan duela urtebetetik egiten dituen atxiloketen ondorioz.

Era berean, arratsaldeko erasoan hildakoekin, aurten 13 dira hildako israerldarrak, palestinarrek azken asteetan okupatutako Jerusalem ekialdean egindako hainbat erasoren ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbileko albisteak