Mundua -

Frantzia

Frantziako Konstituzionalak atzera bota du berriro pentsioen erreformari buruzko erreferenduma

Proposamenak erreferendumera eraman nahi zuen Frantzian jubilatzeko gutxieneko adina 62 urtetik 64ra luzatzeko nahia.

Emmanuel Macron. Argazkia: EFE.
Emmanuel Macron. Argazkia: EFE.
Emmanuel Macron. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Konstituzio Kontseiluak baztertu egin du pentsioen erreforma erreferendumera eramatea. Aldaketa horren bidez, herritarrek botoa ematea nahi zuten erretiroaren gutxieneko adina 62 urtetik 64ra igotzeko.

Parlamentuko ezkerrak porrot egin du berriro Konstituzionalak erreferenduma egiteko ekimena onartzeko saiakeran. Adituen arabera, kontsulta egiteko, Konstituzioaren nahitaezko erreforma sustatu behar da. Kasu honetan, baina, ez litzateke erreforma bat izango; izan ere, adina 62 urtean dago oraindik.

Bigarren saiakera

Aurretik ere egin dio uko kontsulta-eskaerari administrazio-auzitegi gorenak; izan ere, apirilaren 14an, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen proposamena errefusatu zuen.

Lehenengo eskaerarekin alderatuz, pentsioen finantzaketarekin lotutako zerga berri bat sortzea gehitu zuten, oraingoan bai onartuko zutelakoan.

Hala ere, bigarren saiakera hau 253 diputatuk eta senatarik sinatu zuten arren, Konstituzionalak baztertu egin du eskaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Pentsioei buruzko albisteak Frantziako Gobernua