Mundua -

AEB

Bidenek dio zorpetze mugari buruzko akordioa prest dagoela Kongresura bidaltzeko

AEBko herriarentzat "albiste ona" dela iritzita, Kongresuari eskatu dio lehenbailehen onar dezala.

AEBko presidente Joe Biden. Argazkia: EFE
AEBko presidente Joe Biden
AEBko presidente Joe Biden. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko presidente Joe Bidenek bart esan du zorpetze mugari buruz Kevin McCarthy errepublikanoen Ordezkarien Ganberako buruzagiarekin lortutako akordioa prest dagoela Kongresuan eztabaidatzeko.

"McCarthy presidenteak eta nik neuk ituna erdietsi dugu, gerta zitekeen krisirik larriena eragozteko", adierazi du AEBko presidenteak.

AEBko herriarentzat "albiste ona" dela iritzita, Kongresuari eskatu dio lehenbailehen onar dezala. Twitterren duen kontu ofizialean egin ditu adierazpenok.

Kazetarien galderei erantzunez, bestalde, azaldu du "aurrerapauso garrantzitsua" dela, "hainbeste kostatu zaigun ekonomiaren susperraldia" babesten duelako, eta bi aldeen arteko konpromisoa adierazten duelako: "Inork ez du nahi zuen guztia lotu, baina hori da gobernu bat zuzentzearen ardura", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden