Mundua -

Barne-hauteskundeak

Mike Pence errepublikanoak 2024ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du

Trump eta Pence ez ezik, Ron DeSantis eta Nikki Haley ere hautagai errepublikanoen zerrendan daude. Asteazkenean Iowan hitzaldi bat emango du Pencek.

Mike Pence AEBko presidenteorde ohia (2017-2021). Argazkia: EFE
Mike Pence AEBko presidenteorde ohia (2017-2021).
Mike Pence AEBko presidenteorde ohia (2017-2021). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mike Pence AEBko presidenteorde ohiak (2017-2021) dokumentazioa aurkeztu du gaur AEBko Hauteskundeen Batzorde Federalean, 2024ko presidentetzarako hauteskunde primarioetan parte hartzeko. Horrela, Donald Trump bere aliatu ohiarekin lehiatuko dela baieztatu du.

Gainera, Pencek asteazkenean aurkeztuko du bere hautagaitza ofizialki, barne-hauteskundeetako estatu garrantzitsuenetako batean, Iowan, komunikabideen esanetan.

Trumpen aliatu estua izan zen Pence buruzagi errepublikanoaren lau urteko agintaldian, baina lankidetza eten egin zuten orduko presidentearen hauteskunde-iruzurraren salaketen ondorioz.

Trump, faboritoa

Trump eta Pence ez ezik, Ron DeSantis eta Nikki Haley ere ageri dira hautagai errepublikanoen zerrendan. Inkesten arabera, Trump da errepublikanoen faborito (% 53), eta DeSantis (% 26) eta Pence (% 6) daude ondoren.

Azken hilabeteetan, Pencek hainbat bisita egin ditu barne-hauteskundeetan giltzarri izan diren estatuetara, hala nola Hego Carolinara eta New Hampshirera, baina bereziki Iowan izan da, Alderdi Errepublikanoaren primarioak egiten diren lehenengo tokian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB albisteak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Hautagaiak