Mundua -
Entzuketen eskandalua
Rupert Murdoch News Internationaleko zuzendariak dimititu du
Australiako enpresariak News Corporation enpresa-taldeko Erresuma Batuko News Internationalen zuen kargua utzi du, "enpresetako goi-karguak garbitu" nahian.
Erredakzioa
Rupert Murdoch Australiako enpresariak News Corporation enpresa-taldeko Erresuma Batuko News Internationaleko zuzendaritza utzi du, enpresa berak jakitera eman duenez.
"Murdochen dimisioak enpresetako goi-karguak garbitu nahi ditu", ekainean iragarri zutenez, enpresa bi zatitan banatuko delako: bata, argitalpenei zuzendutakoa, eta, bestea, entretenimendurako eta telebistarako.
"Rupert Murdoch News Internationaleko eta Times Newspapers Holdings Limitedeko zuzendariak dimititu du", iragarri du Tom Mockridge News Internationaleko zuzendari berriak ohar baten bidez. Hala ere, Murdochek News Corp enpresa-taldearen presidentetzan jarraituko du.
Azken asteetan zabaldutako hainbat informazioen arabera, legez kanpoko entzuketen ondorioz, enpresa hauen akziodunek aldaketak egitera beharty zuten. Ika-mika horren ondorioz, 'The News of the World' kazeta itxi era izan zuten.