Mundua -
Atentatuak Iraken
Ia 100 hildako eta 200 zauritu baino gehiago Irakeko atentatuetan
Gutxienez 89 pertsona hil eta 200etik gora zaurituta geratu dira Iraken, auto-bonba eta leherkariekin egindako atentatu ezberdinetan. Segurtasun indarrak eta xiitak egon dira berriro jomugan.
Erredakzioa
Auto-bonba bat eta bi leherkarik eztanda egin dute Al Fares eta Al Hamdiyat herrietan, Bagdad iparraldetik 30 kilometro ingurura. Hamarnaka pertsona hil dira eta beste 30tik gora zaurituta geratu dira. Gainera, militarrez gain, hildako zibilak ere egon dira Al Huseiniya zonaldean lehertutako beste auto-bonba baten ondorioz, Bagdadeko ipar ekialdean. Inguruko eraikin eta ibilgailuek ere kalteak izan dituzte.
Bestetik, gutxienez bost hildakotik gora eta 20 zauritu egon dira Kirkuken izandako eraso batzuetan.
Bagdaden, hornitegi baten inguruan egin du eztanda auto-bonba batek, eta beste bi lehergailu lehertu dituzte poliziaren zentro batean. Hezkuntza ministerioan ere eztanda egin du leherkari batek.
Poliziak emandako azken datuen arabera, Bagdadeko merkatuan izan diren beste atentatuetan, gutxienez 30 pertsona hil dira eta beste 120 zaurituta geratu dira.
Indarkeria suspertzen ari da berriro Iraken joan den abendutik, EEBBetako soldaduak erretiratu zirenetik eta Tareq al Hashemi presidente ordea sunia atxilotu zutenetik. Xiitak eta segurtasun indarrak daude berriro atentatuen jomugan.
Auto-bonba bat eta bi leherkarik eztanda egin dute Al Fares eta Al Hamdiyat herrietan, Bagdad iparraldetik 30 kilometro ingurura. Hamarnaka pertsona hil dira eta beste 30tik gora zaurituta geratu dira. Gainera, militarrez gain, hildako zibilak ere egon dira Al Huseiniya zonaldean lehertutako beste auto-bonba baten ondorioz, Bagdadeko ipar ekialdean. Inguruko eraikin eta ibilgailuek ere kalteak izan dituzte.Bestetik, gutxienez bost hildakotik gora eta 20 zauritu egon dira Kirkuken izandako eraso batzuetan.Bagdaden, hornitegi baten inguruan egin du eztanda auto-bonba batek, eta beste bi lehergailu lehertu dituzte poliziaren zentro batean. Hezkuntza ministerioan ere eztanda egin du leherkari batek.Poliziak emandako azken datuen arabera, Bagdadeko merkatuan izan diren beste atentatuetan, gutxienez 30 pertsona hil dira eta beste 120 zaurituta geratu dira.Indarkeria suspertzen ari da berriro Iraken joan den abendutik, EEBBetako soldaduak erretiratu zirenetik eta Tareq al Hashemi presidente ordea sunia atxilotu zutenetik. Xiitak eta segurtasun indarrak daude berriro atentatuen jomugan.