Mundua -

Israel-Hamas gerra

EBren atzerri politika Kontseiluak eta ministroek erabakitzen dutela gogorarazi dio Borrellek Von der Leyeni

"Atzerri politika komuna gobernu arteko politika da, ez da politika komunitarioa", berretsi du. Bestalde, azpimarratu du Israelen defendatzeko eskubideak mugak dituela: "nazioarteko legeak eta lege humanitarioak".

Josep Borrell Europako diplomaziaburua. Argazkia: Efe
Josep Borrell Europako diplomaziaburua. Argazkia: Efe
Josep Borrell Europako diplomaziaburua. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Israeli babesa agertu ostean, Josep Borrell Europako diplomaziaburuak esan du Europar Batasunaren atzerri politika "Europako Kontseiluak eta Atzerri ministroen Kontseiluak" erabakitzen dutela.

"Atzerri politika komuna gobernu arteko politika da, ez da politika komunitarioa", berretsi du Pekinen, Txinara egiten ari den bidaia ofizialaren baitan.

Von der Leyen Israelen egon zen ostiralean, eta adierazi zuen ziur zegoela Hamasi emandako erantzun militarrak agerian utziko zuela "zer den demokrazia bat".

Borrellen arabera, EBren irizpidea "argia" da: "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea babesten dugu, baina eskubide guztiek bezala, mugak ditu: nazioarteko legeak eta lege humanitarioak".

Horren harira, diplomazialariak gaineratu du "ezinezkoa" iruditzen zaiola Israelgo Armadaren ultimatuma betetzea, aterpe eta garraio faltagatik, besteak beste.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila gaur