Mundua -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, EAEko aurrekontuak eta koalizio akordioa PSOEren eta Sumarren artean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Israel-Hamas gerra: Hamas mugimendu islamikoaren adar armatuak (Al-Qasam Brigadak) bahituta zeuden bi emakume israeldar askatu dituela iragarri du, Egiptok eta Qatarrek bitartekaritza lana egin ostean.
-EAEko aurrekontuak: Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak 2024ko (legealdiko azken urtea) aurrekontu legearen proiektua onartuko du gaur. 15.000 milioi euro ingururaino igoko da aurrekontua datorren urtean.
-Koalizio akordioa, PSOEren eta Sumarren artean: Espainian koalizio gobernu "aurrerakoia" osatzeko akordioa lortu dute PSOEk eta Sumarrek, ohar bidez jakinarazi dutenez. Pedro Sanchez eta Yolanda Diaz bi alderdietako buruzagiek bilera egin zuten atzo Moncloan, eta eta horrek berak, batzarra bi buruon artekoa izateak, iradokitzen zuen gertu zegoela ituna. Negoziazioen oztopo nagusia, lanaldia murriztea (37,5 orduko lan astea), adostu zuten, nonbait.