AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

AEBetako hauteskundeak

Paul Ryan presidenteorderako hautagaia aurkeztu du Romneyk

Ryan Tea Party talde eskuindarraren gustukoa da. Ekonomia gaietako aditua errepublikarren artean, defizit publiko altua murrizteko plana bultzatu du.

Mitt Romney, ezkerrean, eta Paul Ryan. Efe.
AEB hauteskundeak | Romneyk Paul Ryan presidenteordea aurkeztu du
Mitt Romney, ezkerrean, eta Paul Ryan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romney AEBetako presidentetzarako hautagai errepublikarrak Paul Ryan presidenteordetzarako hautagaia aurkeztu du. Ryan Wisconsineko kongresista da eta Romneyk bere "izaera" eta lidergoa azpimarratu ditu.

Horrekin batera, Ryanen "zintzotasun haustezina" ere goratu du Romneyk. Errepublikarren konbentziorako bi aste falta dira eta hiru hilabete eskas Etxe Zurian nork aginduko duen erabakitzeko.

Presidenteordearen aurkezpena Virginia estatuan egin dute errepublikarrek, itsas museo batean eta atzean Armadako destruktore bat zutela, AEBetako banderaz josita. Virginian Defentsarekin lotutako base eta enpresa ugari daude.

Mitt Romneyk, aurkezpeneko hitzaldian, Ryanek Kongresuan duen lidergoa goratu du, baita demokratekin lan egiteko duen gaitasuna "arerioak gaizto hartu gabe". Izan ere, Washingtonen oso ezaguna da "bere adimenagatik, izaeragatik eta ikuspegiagatik".

Ryanen profila

Paul Ryan Alderdi Errepublikarreko Ekonomia aditu nagusienen artean dago, eta berea da defizit publiko altua murrizteko plana. Horrez gain, Tea Party talde eskuindarraren gustuko hautagaia da.

Washingtonen urteetan egindako kongresista lana alde du, batez ere, Romneyren osagarri izan daitekeelako.

Kontrako gauzen artean, AEBetan politiko ezezaguna dela eta kanpo-politikan esperientzia falta duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea