Mundua -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Israel-Iran, hauteskunde kanpainaren azken txanpa eta Munduko Sormen Foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Israel-Iran: Iranek asteburuan Israelen aurka egindako erantzun-operazioa nabarmen areagotu du tentsioa Ekialde Erdian. Hossein Amir-Abdoulahian Irango Atzerri ministroak adierazi duenez, Iranek ez du "defentsa-operazioekin jarraitzeko asmorik", baina ez du zalantzarik izango, behar izanez gero, "bere interesak babesteko".
- Hauteskunde kanpaina, azken txanpan: Amaierara heltzen ari da hauteskunde kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Apirilaren 21eko hitzorduari so daude alderdi eta lehendakarigaiak, bideari aspaldi ekinda, baina amore emateko gogorik gabe. EiTBren azken inkestak tentsioa bizitu du bi indar nagusien artean, EH Bilduri eman baitio garaipena, estreinakoz, boto zein eserleku kopuruari dagokionez. Bestalde, bihar, asteartea, EITBk bigarren eztabaida handia emango du zuzenean, 22:00etatik aurrera, ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en, apirilaren 21eko Legebiltzarrerako hauteskundeak harira ekarrita.
- Munduko Sormen Foroa: Kulturaren eta sormenaren alorreko profesionalak elkartuko dira gaurtik hasi eta asteazkenera bitartean Sormenaren Mundu Foroan (CWF24). "Kultura eta sormen-ekosistemak: gobernantza-ereduak eta berrikuntza" lelopean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Halaber, Donostiako Tabakaleran eta Gasteizko Artium museoan ere ekitaldiak egingo dira.