Mundua -
Hegoafrika
Marikanako sarraskian atxilotuetatik 162 aske utzi dituzte
"Atxilotutako beste 108k ostegunean lortuko dute fidantza", esan du Fiskaltzako bozeramaileak.
Erredakzioa
Poliziak abuztuan Hegoafrikan 34 meatzariri tiro egin zien. Geroago, 270 meatzari atxilotu zituzten, eta horietatik 162 aske utzi dituzte astelehen honetan, haien kontrako hilketa-karguak kendu ostean, Fiskaltzako bozeramaile batek azaldu duenez.
"Beste 108k ostegunean lortuko dute fidantza", adierazi du Frank Lesenyego Marikanako Fiskaltzako bozeramaileak.
Abuztuaren 16an Lonmin enpresako meategi batean, Marikanan (Johannesburgotik 100 kilometrora), atxilotutako meatzari guztiak aske utziko zituztela iragarri zuen Fiskaltzak igandean hiltze-karguak kendu ostean, sarraskiaren inguruko ikerketa amaitu arte.
Fiskaltzak akusazioa kendu du, erabakiak herrialdean harridura sortu eta Jeff Radebe Hegoafrikako Justizia ministroak azalpenak eskatu ostean.
Estatuko akusazioak azaldu duenez, egiaztatu gabeko etxebizitza bat duteneak ostegunen irtengo dira kartzelatik, Poliziak haien helbideak jakitea lortzen duenean.
Ostiralean, Marikanako greban atxilotu zituzten meatzariei haien kideen hilketa leporatu zieten, apartheideko lege bategatik. Lege horren arabera, protesta bateko partaide guztiak bertan izaten diren heriotza guztien erantzule dira.