Mundua -

Israel-Palestina Gerra

Netanyahuk bahituen alde negoziatuko du, nahiz eta "borrokan jarraitzera behartuta" egon

Horri erantzunez, Hamasek azpimarratu du edozein akordiok "su-eten iraunkorra eta Gazako Zerrendatik erretiratze osoa" izan behar dituela kontuan.

Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahuk, Israelgo lehen ministroak, "akordio partzial batera heltzeko prest" dagoela adierazi du, bahituta jarraitzen dutenak Gazara bueltatzeko. Hala ere, israeldarrak berretsi du talde islamista suntsitu arte ez duela gerrarekin amaituko

"Etenaldi baten ostean, gure helburua lortzeko borrokan jarraitzera behartuta gaude; Hamas suntsitzea, alegia", adierazi du lehen ministroak Channel 14 telebista katean.

Adierazpen horien inguruan sortutako kritikei aurre egiteko, Netanyahuren bulegoak ohar ofizial bat partekatu du ere talde islamiarraren aurka eginez: "Hamas da akordioaren aurka dagoena, ez Israel".

Hamasek, bere partez, edozein akordiok "su-eten iraunkorra eta Gazako Zerrendatik erabat erretiratzea" ekarri beharko lukeela argitu du.

Horrekin batera, islamistek Netanyahuren adierazpen horiek Joe Bidenen ebazpen-proposamenaren aurka egiten dutela ziurtatu dute. Izan ere, AEBko presidenteak su-eten proposamena aurkeztu zien bi aldeei, orain Estatu Batuen bitartekaritzapean negoziatzen ari direna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Joe Biden Hamas Benjamin Netanyahu