Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Frantzia 2. itzuliari so, epaiketa Barakaldon semeak hiltzen saiatzearren eta langabezia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Marine Le Penen Bilgune Nazionalak gehiengo osoa lortu nahi du bigarren itzulian. Argazkia: EFE
Marine Le Penen Bilgune Nazionalak gehiengo osoa lortu nahi du bigarren itzulian
Marine Le Penen Bilgune Nazionalak gehiengo osoa lortu nahi du bigarren itzulian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Frantzia, bigarren itzuliari begira: Datorren igandean Frantzian egingo diren hauteskunde legegileen bigarren itzuliari begira, lehen itzulian hirugarren tokian gelditu ziren hautagaien erdiek baino gehiagok egin dio uko aurkezteari, eskuin muturraren aurkako botoa sakabanatu ez dadin. Atzera pausoa eman duten gehienak ezkerreko Fronte Nazionalekoak dira, Macronen Ensemble koaliziokoak baino gehiago. 18:00etan amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea. Florence Lasserre Ensemble koalizioko hautagaia ez da Frantziako Asanblea Nazionalerako bozen bigarren itzulian aurkeztuko, Pirinio Atlantikoetako bosgarren barrutian. Emmanuel Macron presidentearen deiari erantzunez, diputatu zentristak hautagaitza erretiratu du.

- Epaiketa Barakaldon semeak hiltzen saiatzeagatik: Gaur hasiko da Bizkaiko Probintzia Auzitegian bi semeei lasaigarriak eman ostean lepoa mozten saiatu zen emakume baten aurkako epaiketa. Fiskalak 18na urteko kartzela-zigorra eskatu du harentzat, bi hilketa saiakerengatik. Gertakariak 2022ko abenduaren 31n izan ziren. Auzipetuak ez zuen zigor-aurrekaririk, eta 10 urteko semeak hiltzen saiatu zen, Barakaldoko bere etxean.

- Ekaineko langabezia datua: Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioek ekaineko langabezia datuak jakinaraziko dituzte. Maiatzean, 3.131 langabe gutxiago zenbatu zituzten EAEn eta 462 gutxiago Nafarroan. Lanbide EAEko enplegu zerbitzu publikoan 106.422 pertsona zeuden langabe gisa erregistratuta maiatzean eta Nafarroan guztira 29.779 ziren lanik gabe zeudenak. Espainiako Estatuan % 2,20 behera egin du langabeziak, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, 58.650 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe. Hala, 2.607.850 langabe zeuden, azken urtean % 4,79 behera eginda (131.260 langabe gutxiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Egungo berriak Langabezia Euskal Herrian Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Barakaldo Iparraldea berriak EAE Lana Delituak azken ordukoa Espainia bideoak Frantzia albisteak Epaiketak Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak gaur Eguneko albisteak Albisteak Frantziako hauteskundeak Frantziako presidentea azken ordukoa Giza hilketak