Mundua -
Istripua
19 pertsona harrapatuta gelditu dira Txinan, lur jausi batean
Ikastetxe bateko 18 haur eta heldu bat hondakinen azpian harrapatuta gelditu dira, eta erreskate taldeak bertatik ateratzeko lanean ari dira.
Erredakzioa
Lur-jausi baten ondorioz, 19 pertsona harrapatuta gelditu dira ostegun honetan Txina hego-mendebaldeko Yunnan probintzian, Xinhua agentzia ofizialak jakinarazi duenez. Harrapatuta gelditu direnetatik 18 lehen hezkuntzako ikastetxe bateko haurrak dira, eta bestea ikastetxe ondoko etxebizitza bateko bizilaguna da.
Lur mugimendua Zhaotong udalerriko Zhenhe herrixkan gertatu da 08:00ak zirenean (Euskal Herrian 01:00). 10.000 metro kubiko inguru erori dira herriko ikastetxearen gainera, eta lur-jausiak ikastetxe alboan dauden bi etxebizitzari ere eragin die.
Txinako Gobernuak lur-jausia izan den inguruko bizilagunak ebakuatu ditu, eta, bien bitartean, erreskate taldeak lanean ari dira hondakinen azpian harrapatuta gelditu direnak askatzeko.
Eskualde berean lurrikara izan zen irailaren 7an; 81 hildako eta 800 zauritu eragin zituen, eta mendi-hegaletako lurraren egonkortasunari eragin zion.
Lur-jausi baten ondorioz, 19 pertsona harrapatuta gelditu dira ostegun honetan Txina hego-mendebaldeko Yunnan probintzian, Xinhua agentzia ofizialak jakinarazi duenez. Harrapatuta gelditu direnetatik 18 lehen hezkuntzako ikastetxe bateko haurrak dira, eta bestea ikastetxe ondoko etxebizitza bateko bizilaguna da. Lur mugimendua Zhaotong udalerriko Zhenhe herrixkan gertatu da 08:00ak zirenean (Euskal Herrian 01:00). 10.000 metro kubiko inguru erori dira herriko ikastetxearen gainera, eta lur-jausiak ikastetxe alboan dauden bi etxebizitzari ere eragin die.Txinako Gobernuak lur-jausia izan den inguruko bizilagunak ebakuatu ditu, eta, bien bitartean, erreskate taldeak lanean ari dira hondakinen azpian harrapatuta gelditu direnak askatzeko. Eskualde berean lurrikara izan zen irailaren 7an; 81 hildako eta 800 zauritu eragin zituen, eta mendi-hegaletako lurraren egonkortasunari eragin zion.