Mundua -

Kezka Saharako egoeragatik

Romano Prodi Saharako NBEko ordezkaria izatea proposatu dute

Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak izendapenari oniritzia emateko eskatu du. Litekeena da hemendik gutxira NBEk zonalde horretan bakerako indarrak zabaltzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Romano Prodi Italiako lehen ministro ohia Saharan Nazio Batuen Erakundeko ordezkaria izateko proposamena egin dio Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusiak Segurtasun Batzordeari. Izan ere, baliteke hemendik gutxira Nazio Batuen Erakundeak bakerako indarrak Malin zabaltzea, CEDEAO Mendebaldeko Afrikako Estatuen Erkidego Ekonomikoak eskatuta.

Nazio Batuen Erakundea kezkatuta dago Malin aspaldiko partez eman den egoeragatik. Izan ere, Al Kaidarekin lotutako milizia islamiarrek Maliren iparraldearen kontrola dute. Martxoan matxinoen Estatu kolpe bat eman zuten eta, orain, politikan parte hartzeko asmoa dute, ondorioz, alderdi propioa sortzen ari dira. Bitartean, Maliko Armada zonalde horren kontrola berreskuratzen saiatzen ari da.

Gatazka honek herritarren egoera eta Saharako zonaldeko segurtasuna okertu du. Bertan, milioi lagunak gose eta egarri dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea