Mundua -

Gatazka armatua

Turkiak Siriako Armadari eraso dio berriro

Gutxienez, 28 soldadu eta matxino hil dira gaur Siriaren eta Turkiaren arteko zonalde batean. Asteazkenean Siriak botatako mortero batek bost lagun hil zituen Turkian.

Asteazkeneko erasoan bost lagun hil ziren Turkian. Argazkia: EFE
Asteazkeneko erasoan bost lagun hil ziren Turkian. Argazkia: EFE
Asteazkeneko erasoan bost lagun hil ziren Turkian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 28 soldadu eta matxino hil dira gaur Yisr al Shugureko zonaldean, Sirian, Turkiako mugan, Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiak jakitera eman duenez. Egindako zenbaketen arabera, 25 hildako Gobernuko soldaduak dira eta beste hiru matxinoak dira. Gainera, beste zortzi lagun zauritu dira.

Turkiako Armadak Siriatik etorritako erasoen aurrean erantzun militarra eman du berriro, Anatolia Turkiako albiste-agentziak jakitera eman duenez. Horrela, Siriatik datozen erasoen aurrean neurri militarrak hartu dituzte berriro Turkiako soldaduek. Asteazkenean Siriako Armadak botatako mortero batek bost lagun hil zituen Akakalen (Turkian).

Ankarak eraso honen erantzukizuna Bashar al Assadeko Gobernuari leporatu zion, eta Biltzar Atlantikoaren premiazko bilera eskatu zuen. Bestalde, erasoa gaitzesteko agiria adostu zuen NATOk. Halaber, Siriarekiko balizko gatazka baten aurrean, atzerrian soldaduak zabaltzeko baimena eman zion Turkiako Parlamentuak Gobernuari.

Gutxienez 28 soldadu eta matxino hil dira gaur Yisr al Shugureko zonaldean, Sirian, Turkiako mugan, Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiak jakitera eman duenez. Egindako zenbaketen arabera, 25 hildako Gobernuko soldaduak dira eta beste hiru matxinoak dira. Gainera, beste zortzi lagun zauritu dira.Turkiako Armadak Siriatik etorritako erasoen aurrean erantzun militarra eman du berriro, Anatolia Turkiako albiste-agentziak jakitera eman duenez. Horrela, Siriatik datozen erasoen aurrean neurri militarrak hartu dituzte berriro Turkiako soldaduek. Asteazkenean Siriako Armadak botatako mortero batek bost lagun hil zituen Akakalen (Turkian).Ankarak eraso honen erantzukizuna Bashar al Assadeko Gobernuari leporatu zion, eta Biltzar Atlantikoaren premiazko bilera eskatu zuen. Bestalde, erasoa gaitzesteko agiria adostu zuen NATOk. Halaber, Siriarekiko balizko gatazka baten aurrean, atzerrian soldaduak zabaltzeko baimena eman zion Turkiako Parlamentuak Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Turkia Giza eskubideak gaur Zer ari da gertatzen Sirian? Ekialde Hurbileko albisteak