Mundua -
Atentatua
Gutxienez 21 lagun hil dira Nigeriako meskita bateko tiroketan
Erasoa Kaduna estatuan gertatu da. Bertako biztanleen gehiengoa musulmana da eta Boko Haram sekta islamiarrak hamaika atentatu egin ditu bertan dagoeneko.
Erredakzioa
Gutxienez 21 lagun hil dira Nigeriako Kaduna estatuan egon den atentatu batean, herrialdeko iparraldean, bertako prentsak dioenez. Erasoa meskita batean gertatu da armekin zihoan talde bat tiroka hasi denean.
Dogo Dawa herrian gertatu da, Kaduna estatuan. Bertako biztanleen gehiengoa musulmana da eta Boko Haram sekta islamiarrak bertan hamaika atentatu egin ditu jada, nahiz eta oraindik eraso hau ez duen inork bere gain hartu.
Nigerian 170 milioi lagun baino gehiago bizi dira 200 talde tribal ezberdinetan. Afrikako herrialde jendetsuena da eta istilu asko egon ohi dira ezberdintasun politikoengatik eta erlijiosoengatik.