Mundua -

Larrialdia

New Yorken 375.000 pertsona ebakuatu dituzte 'Sandy' urakanagatik

Eskola guztiak eta Wall Street itxita egongo dira. Garraio publikoa eten egin dute eta Obamak eta Romneyk bertan behera utzi behar izan dituzte kanpainako zenbait ekitaldi.

New Yorkeko herritarrak janaria eta edaria pilatzen hasi dira, urakanaren zain. Efe.
New Yorkeko herritarrak janaria eta edaria pilatzen hasi dira, urakanaren zain. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkeko zenbait auzo hustu egin dituzte; guztira, 375.00 pertsona inguru ebakuatu dituztela zabaldu dute, eta  eskolak itxita daude "Sandy" hurakanaren zain.

Michael Bloomberg alkateak prentsaurrekoan esandakoaren arabera, hustu behar dituzten auzoetatik ateratzen ez direnak "euren bizitza eta erreskateko zerbitzuen langileena ere arriskuan jartzen dute".

Ebakuazioa hiriko auzo baxuenetan egingo dute, urakanak sortuko dituen euriteek uholdeak sortzea espero dutelako. .

Andrew Cuomo gobernadoreak iragarri duenez, garraio publikoa ere eten egingio dute igande gauetik aurrera. Wall Street ere ez dute irekiko, baina operazio elektronikoak egin ahal izango dituzte.

"Sandy"k 59 pertsona hil ditu Karibean.

Obamaren eta Romneyren kanpaina, etenda

Urakana iristear egoteak Barack Obamaren eta Mitt Romneyren kanpaina-ekitaldiak bertan behera geratzea ekarri du.

Romneyk igandean Virginian egin behar zituen ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu, eta azaroaren 6ko hauteskundeetarako azken ahaleginak Ohion egingo ditu, estatu horretan Obamak abantaila txikia ateratzen baitio inkesten arabera.

Obamak ere ez du Virginian kanpainarik egingo astelehen gauean, eta asteartean Coloradon egindako ekitaldia bertan behera utzi du. Colorado ere estatu erabakigarrai da AEBetako presidentetzarako hauteskundeak irabazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea