21:00

Albisteak

Transkripzioa

'Inoizko jipoi handiena emateko laguntza eman dugu'

eitb.eus

Martxoaren 3ko sarraskian parte hartu zuten poliziaburuen arteko solasaldien transkripzioak.

  • Argazkia: Martxoa 3 elkartea

    Argazkia: Martxoa 3 elkartea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak eraso egin zion San Frantziskoren elizari, Gasteizen. Bertan, langile asanblea bat egitekoa zen.

Poliziek bost pertsona hil zituzten tiroka, eta 150etik gora zauritu.

Hauek erasoan parte hartu zuten poliziaburuen arteko solasaldien transkripzioaren pasarte batzuk dira. Libro Negro de Vitoria Mariano Guindalen eta Juan H. Gimenezen liburuan jasota daude. Hemen eta hemen entzun ditzakezu, osorik, jatorrizko hizkuntzan (gaztelaniaz).

- X-X, X-X, Charliek J-1i. Txanda.

- Charlie, J-1 teniente koronelarekin hizketan ari da, telefonoz.

- Ba esaiozu J-1i, esaiozu J-1i, munizioa behar dugula premia handiz. Munizioa behar dugula premia handiz. Ez dugula ezer, esku hutsik gaudela. Txanda.

- Konpainia geldirik dut San Frantziskoren elizaren aurrean, muniziorik gabe. Txanda.

- Ea ba, Charlie, esadazu zer motatako munizioa behar duzun. Txanda.

- Ba kartutxoak, boteak eta pilotak. Txanda.

- …Bide batez, hemen sarraskia izan da. Txanda.

- V-1k Charlieri. San Frantziskoren elizatik gertu da jende gehien ikusten den lekua.

- Ondo, enteratu naiz.

- Charliek J-1i. Antza denez, San Frantzisko da jende gehien dagoen lekua, zer egin behar dugu?

- Jendea baldin badago… egin horien aurka!

- Baina kontuan izan sakristiaren barruan sartuko direla. Txanda.

- Noski, baina kontua da oraindik ez ditugula aginduak. Dena dela, egoera ikusita, barruan barrena egin dezakegu. Txanda.

- J-3k J-1i. Elizan gaude. Sartuko gara ala zer egin behar dugu? Txanda.

- J-1ek J-2ri. Egizu esan dizudana (Zaramagara joatea Charlieri laguntzeko).

- Hemendik alde egiten badut, ihes egingo dute elizatik.

- J-1ek J-3ri. Hustu eliza. Txanda.

- Agindua jasota. Txanda.

- …Barruan gaude jada, baina hau oso txarto dago. Bestela…, bestela…, bestela…, bestela suzko armak erabili beharko ditugu.

- Ez… ezin dugu hustu, ze bestela, bestela… Lepo dago! Lepo dado! Orduan kanpotik egin behar dugu… Pertsonaz inguratuta! Armak erabili beharko ditugu. Txanda.

- Gaseztatu eliza. Txanda.

- Charliek J-1i. Heldu al da jada eliza husteko agindua?

- Bai, bai, J-3k du, eta husten hasi dira jada, zu bertan ez zeundelako.

- Oso ondo, enteratu naiz. Ze pena ni bertan egon ez izana.

- V-47k J-1i. Eliza husten ari gara une honetan.

- Oldartzen ari zarete ala ze?

- Topera ari gara.

- J-3k J-1i. Esan azkar V-0ri azkar etor dadila, hau bataila handia da. Hark jakin dezan.

- V-2 hara joan da.

- Jasota. Beharrezkoa izango da.

- J-3k J1i! J-3k J-1i! Bidali indar gehiago. 2.000 tiro baino gehiago eman ditugu jada.

- J-1ek J-3ri. Su hori! Airera izan da?

- Nolakoa da egoera han?

- Ba pentsa, 1.000 tiro baino gehiago eman eta gero, eta San Frantziskoren eliza apurtu ondoren. Pentsa nola dagoen kalea, nola dagoen dena.

- Charliek Charlie 2ri. Non zaude? Txanda.

- Salinas plazan nago. Inoizko jipoi handiena emateko laguntza eman dugu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena