Bake prozesua -

Aberri Egunaren aurkezpena

Egibar:'Bakea ziurtatuta dagoen itxura zabaldu da baina ez da horrela'

EAJren Gipuzkoako presidenteak Aberri Egunean hizpide izango dituen hiru ardatzak zehaztu ditu: bakea, "Euskal Herriak eskatzen duen aitorpenaren estatusa" eta krisia.

Jose Egibar EAJren Gipuzkoako presidentea. Argazkia: EFE
Jose Egibar EAJren Gipuzkoako presidentea. Argazkia: EFE
Jose Egibar EAJren Gipuzkoako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak gaur adierazi duenez, "bakea ziurtatuta dagoen itxura zabaldu omen da, baina ez da horrela, printzipio etikoa garatzea falta zaigulako, giza-duintasuna, gizakia eta horren eskubideak goiko mailan daudelako".

Egibarrek hausnarketa hori egin du gaur Donostian, igande honetan izango den Aberri Egunaren kartelaren eta leloaren aurkezpenean.

Horren harira, alderdi jeltzaleak Aberri Egunean hizpide izango dituen hiru ardatzak zehaztu ditu Egibarrek: bakea, "Euskal Herriak eskatzen duen aitorpenaren estatusa" eta krisia.

Printzipio etikoa

Lehenengo ardatzari dagokionez, "bakea", Egibarrek gogora ekarri duenez, "indarkeriaren ez egotearekin batera, Eusko Legebiltzarreko ordezkari politiko guztiek onartu ohi duten printzipio etiko baten garapena eskatzen du bakeak". "Giza-duintasuna, gizakia eta horren eskubideak goiko mailan daude", azpimarratu du jeltzaleak.

"Eskubidea bakarrik aipatzeak ez du esan nahi euskal gizartean onartuta eta sendotuta dagoenik", salatu du Egibarrek. "Izan ere, egoera hori erakundeen eta alderdi politikoen betebeharra da, eta ezin diote ardura hori hirugarren bati helarazi".

Euskadiko estatusari dagokionez, "euskal gizarteak askatasunez eta demokratikoki eskatutakoari errespetua izatea" eskatu du jeltzaleak. Halaber, "errespetuarekin batera, dagozkien bide demokratikoen bitartez eskaera artatzea" eskatu du Egibarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Joseba Egibar Artola argazkiak