Bake prozesua -

Erreakzioak

Fernandez Diaz: 'ETAren agiri bakarra desegitearena izan behar da'

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ETAri ohartarazi dionez, "onean desegiten ez bada, txarrean egingo du azkenik, Gobernuak ez baitu helburu hori lortzeko amore emango".

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Zamoran adierazi duenez, "'ETAk egin behar duen agiri bakarra desegitearena izan behar da, behin betikoz desagertzeko". Barne ministroak azpimarratu duenez, "2011ko urrian jarduera armatua bertan behera utziko zuela iragarri ostean, desarmeari ekin beharko dio ETAk, desagertzea, alegia".

Halaber, ETAri ohartarazi dionez, "onean desegiten ez bada, txarrean egingo du azkenik, Gobernuak ez baitu helburu hori lortzeko amore emango". "Alderdi Popularra Gobernuan dagoenetik, ETArekin lotutako 40 lagun atxilotu dituzte Poliziak eta Guardia Zibilak", esan du Fernandez Diazek, "eta horrela jarduten jarraituko dute".

"ETAren aurkako borroka gero eta globalagoa da, lagun gehienak atzerrian atxilotu zituztelako", adierazi du. "Euskal herriak eta Espainiak ez dute ETA nahi, indarkeria eta terrorearekin lotutako istorioa delako, eta hori aitortu beharko dute terroristek", esan du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea