Bake prozesua -

2011ko urrian

Lula da Silva presidenteordeak bat egin du Aieteko adierazpenarekin

Dilma Roussefen aurrekoak Lokarriri jakinarazi dio ofizialki. Horrela, Latinoamerikako eta beste kontinenteetako pertsonai ezagunekin bat egin du.

ETAri indarkeria ez erabiltzeko eta alderdiei eztabaida abiarazteko eskatu zuten Aieten. EFE
ETAri indarkeria ez erabiltzeko eta alderdiei eztabaida abiarazteko eskatu zuten Aieten. EFE
ETAri indarkeria ez erabiltzeko eta alderdiei eztabaida abiarazteko eskatu zuten Aieten. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lula da Silva Brasileko presidenteordeak 2011ean egindako Aieteko adierazpenekin bat egiten duela jakinarazi dio Lokarriri gaur, igandea. Adierazpenean, nazioarteko zenbait pertsona ezagunek ETAri indarkeria ez erabiltzeko eta alderdiei eztabaida politikoa abiarazteko eskatu zuten.

Lokarrik ohar baten bidez jakinarazi duenez, Lula da Silvak, horrela, "Latinoamerikako eta beste kontinenteetako pertsonai ezagunekin bat egin du".

Aieteko adierazpena Donostian 2011ko urrian adostutako testu bat da. Akordioa, Lokarrik eta gatazken konponbiderako lan egiten duten nazioarteko beste bost organizaziok bultzatu zuten.

Topaketan, Aieteko jauregian, Kofi Annan NBEko idazkari nagusi ohiak; Gro Harlem Bruntland Norvegiako lehen ministro ohiak; Gerry Adams Sinn Feineko buruak; Pierre Joxe Frantziako Barne eta Defentsa ministro ohiak eta Jonathan Powel Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiaren kabinete burua izandakoak hartu zuten parte, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea