Politika -

Donostiako Bake Konferentzia

Carter, Blair eta Mitchell, Bake Konferentziako adierazpenaren alde

Hiru politiko hauek Lokarriri beste hainbat komunikatu helarazita astelehenean publiko egindako adierazpenari babesa eman die.

Jimmy Carter Estatu Batuetako presidente ohia. Argazkia: EFE
Jimmy Carter Estatu Batuetako presidente ohia. Argazkia: EFE
Carter, Blair eta Mitchell, Bake Konferentziako adierazpenaren alde

00:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jimmy Carter Estatu Batuetako presidente ohia, Tony Blair Britainia Handiko lehenengo ministro ohia eta George Mitchell AEBetako senatari izan zena Nazioarteko Bake Konferentziak asteazkenean, Donostian, egindako adierazpenera batu dira, Lokarri eztabaidaren antolatzaileetako batek jakitera eman duenez.

Hiru politiko horiek Lokarriri beste hainbat komunikatu helarazita, astelehenean Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak, besteak beste, Kofi Annan NBEren idazkari nagusi izan zenaren aurrean, publiko egindako adierazpenari babesa eman die.

Carterrek bere komunikatuan azaldu duenez, "ahalegin honek nazioarteko elkartearen babesa merezi du"; Tony Blair-en bulegoko bozeramaile batek esan du lehenengo ministroak "Europako azkeneko gatazka armatua amaierara eramateko aukera bat dagoela", eta alderdi politiko guztiei aukera hau aprobetxatzeko eskatu die.

Michellek adierazi duenez, "garrantzitsua da ahal diren neurri guztiak hartzea Europako gatazka armatuaren amaiera emateko"; "ETAri jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko" eskatu dio, baita "soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainiako eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko" ere.

"Bake iraunkor baterako aukera dagoela uste dut eta hori interesatu guztiek aprobetxatu beharko luteke", nabarmendu du senatari ohiak, Lokarrik jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea